XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nundik datorren egiazko erritasunaren deia igertzeko adimen zorrotza dute erriek.

Erriaz, au da bere nortasunaz, bere izaeraz, bere kulturaz, bere doai ta akatsetaz, ots, bere etorkizunaz, sinisten ez dutenak desertuan ari dira predikutan.

Zazpi probintzietan badaude eta badabiltza era eta molde askotako idazleak.

Bañan gure lur eta arkaitzetan errotu gabe daudenak ez dezakete euren abotsa barruti malkar batez kanpora ez eda ta ez zabal.

Ainbat eta geiago errotu errian, orduan da garaiago eta zabalago edatzen da mezulariaren deia.

Gaur zein dira gure artean, Oteiza, Txillida ta Eskudero baño artista europatiarrago? Iñor ez.

Hek euren artistasunaren egarria, gure erri zaharraren ibai ezkutuan asetzera dijoaztelako.

PROLETARIADU ERRIKOIA

Badugu, gañera, gure errian beste fenomenu bat, garrantzi eta erakuspide aundienekoa.

Lehenago ikusi dugu kapitalisgoaren joera.

Kapitalisgoaren aurka dagonak alderantziz jokatuko du, uste ariñ izan lezake norbaitek.

Unibersozale azalduko dira sozialista deitura irabazi nahi lutekenek.

Bañan, zera gertatzen da, ideolojiaren egaletan aienatzen dirala berak bizi diran errialdetatik.

Prolema oro zuzendu nahi luteke, bañan konturatu ere ez dira egiten sozialeko eta gizarteko arlo izugarriak or dauzkagula,(...).